XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Beraz prest eta arretaz egoteko esaten zien seinalea ematerakoan erromatarren gainera joateko, egun hartan aurkituko baitzuten euren neke eta garaipenen gaina edo bestela zorigaberik handienen hasiera.

4. Gainera gudueginkariren batengatik diruaz nahiz ohorez saritutako soldadu bakoitzari banaka gogorarazi zion bere golardoa eta besteen aurrean eredu bezala aurkezten aritu zen; azkenik bakoitzaren izaeraren arabera agintzarien bitartez, mehatxuekin edota arrenka, bakoitza era batera akulatzen ziharduen, halako baten Metelok, etsaien berririk gabe bere ejerzituarekin batera menditik behera zetorrelarik, zerbait ikusi zuenean.

5. Hasieran ez zekien zer esan nahi zuen ikuskari bitxi hark, laharrartean baitzeuden numidiarrak eta zaldiak eta, arbolen txapartasuna zela bitarte, ez baitziren erabat ezkutatzen baina halere ez baitzegoen argi zer ziren, batetik lekuaren tankerak eta bestetik euren marrokeriak gordetzen baitzituen eurak eta gudaikurrak, gero handik gutxira zelataldiaz ohartu zen eta berehala geldiarazi zuen bere ejerzitua.

6. Bertantxe aldatu zuen antolaketa: hiru lerro eratu zituen gudalordeekin etsaiarengandik hurbilen zegoen eskuineko alboan, manipuloetatik banatu zituen habailariak eta gezilariak, hegaletan ipini zuen zaldieria guztia, eta bere soldaduei uneak eskatzen zuenez labur hitz egin ondoren, lautadara jaitsi zituen gudalerroak eratu zituen moduan, lehen lerrokoak zeharka zihoazelarik ampsup207; Lehen lerrokoak ezkerreko hegal bezala eratu zituela esan nahi du zeharka (transvorsis principiis) zihoazela esatean..